2.000 urtez Zallan sekretuak gorde izan dira, noizbait denbora eta lurraren poderioz, bestetan ahanzturagatik, eta, beste batzuetan, besterik gabe, haraneko lainoaren ondorioz. Eta agian, horregatik izan ere, Zalla da ezagutzeke dagoen Bizkaiko eskualderik misteriotsu eta erakargarriena.
Egizu egun bateko edo asteburu bateko ateraldia eta gozatu Enkarterriko eremu honetaz. Bolunburuko erromatarren aurreko katastroa, burdinolaren hondakinak, dorretxeak eta iraganeko arkitekturaren beste adibide batzuk, familiarekin edo BTTan egiteko mendiko ibilbideak, bai eta ardogintzaren zein turismoaren arloan sekulako garrantzia txakolinupeltegiak ere.
Nola iritsi
Zure kasa
Autobusez
Eta ezkerraldekoa bazara, 3334 autobusa har dezakezu Santurtzitik.
Trenez
Leon eta Santanderretik ere irten zaitezke.
Ibilbideak
Jauregi barrokoak, garai eta estilo desberdinetako baselizak, urtetan, hamarkadetan eta mendeetan zehar iraun duten erabilera pribatuko etxebizitzak, 2.000 urte baino gehiagoko katastroa… Zallan erraza da eraikuntza arkitektoniko bikainak aurkitzea eta horietaz gozatzea. Enkarterriko eremu horretatik ibilaldia egin nahi baduzu eta horren historia ezagutu, sartu hemen eta aukeratu gustukoen duzun ibilbidea.